Zuhaitz eguna antolatu da bihar Andre Gobadarien ibai parkean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Bizi den osasun egoera dela eta, pilaketak ekiditeko asmoz, hiru txanda antolatu dira: 11:00etan, 11:45etan eta 12:30etan.

Urtero bezala, Astigarragako Udaleko ingurumen sailak zuhaitz eguna antolatu du. 2020an jaio den haur bakoitzaren izenarekin astigar bat landatuko da bihar igandean.

111 haur jaio ziren Astigarragan 2020an
Guztira 111 haur jaio ziren 2020 urtean Astigarragan eta haur horien guztien etxeetara bidali dira gonbidapenak biharko ekitaldiko xehetasunekin.

Osasun neurriak hartuko dira
Prebentzio neurri guztiak bermatuko dira: musukoaren erabilera, distantziak, etab. Hori dela eta, jende pilaketak ekiditeko asmoz, hiru txandatan egingo dira aurtengo landaketak: 11:00etan, 11:45etan eta 12:30etan. Ahal duenak aitzurra eraman dezala eskatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!