Emakumeen historia, beraien praktiken bidez

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Udalaren berdintasun bekaren ikerketa abian da herriko emakumeen inguruko historia jaso, landu eta herritarren esku jartzeko.

Astigarragako Udalaren berdintasun bekaren ikerketa abian da herriko emakumeen inguruko historia jaso, landu eta herritarren esku jartzeko. Amets Castrejanak bideratuko du ikerketa eta Astigarragako emakumeen historia haien gorputz-praktiken bidez kontatuko du.

Orain arte historia gizonen ikuspuntutik kontatu izan da, eta Amets Castrejanak bere ikerketarekin lortu nahi duena da emakumeen praktikak aintzat hartuz gordeta dagoen historia berreskuratzea. Lanketa antropologia feministatik egingo du.

Ikerketarekin lortu nahi da Astigarragako historian sakontzea emakumeen ikuspegitik; Baita emakumeek eragin zituzten haustura sozial, politiko eta kulturalak biltzea eta plazaratzea; Herriko emakume gazte eta helduen arteko espazio komuna sortzea, testigantzetan agertuko diren ebidentziak orainaldira ekartzeko; Eta herriko historiari buruzko irudimentsio kolektibo berri bat sortzea eta sustatzea.

Helburu eta interes batekin gorputzarekin egindako edozein ekintza da gorpuz praktika bat, testuinguru zehatz batean kokatzen dena (jolasak, dantza, lana, hizkuntza, eguneroko ekintzak, ohiturak, keinuak eta mugimenduak).

Bi modu daude ikerketan parte hartzeko: norberaren edo gertuko baten testigantza emateko eta objektuak edo materialak helarazteko.

Parte hartzeko Erribera Kulturguneko harreran izena eman daiteke edo helbide elektroniko honetara idatzi: ametsucf@hotmail.com.

Uztailera arte informazioa bildu daiteke eta abendura arte, azterketa eta idazketa.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!