50 astigartarrek eman zuten odola

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 24a, 00:00

Astigarragako Odol Emaileen Elkarteak deialdia luzatu zien herritarrei, odola ematera animatzeko. Astelehenean jarri zuten hitzordua, Herri Eskolako aretoan, eta, denera, 50 herritarrek hartu zuten parte. Halaber, elkarteak jakitera eman duenez, astigartarrek emandako odolarekin guztira 46 poltsa lortu ziren.  Odol ematea Astigarragako Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta egin zen,  eta elkarteak eskerrak eman dizkie bertaratu ziren herritar guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!