Laster irekiko ditu ateak Emakumeon Etxeak, eta bazkide egin daiteke proiektua babesteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 24a, 00:00

Orain arte anbulatorio eta Gaztelekua izan diren lekuan irekiko da Emakumeon Etxea, eta bazkide egiteko aukera zabaldu dute arduradunek.

Lan haundia egin dute herritarrek proiektua aurrera eraman ahal izateko, eta, orain, esfortzu horrek guztiak uzta eman du. Izan ere, laster irekiko ditu ateak Astigarragako Emakumeon Etxeak, orain arte anbulatorio eta Gaztelekua izan diren lekuan. «Etxearen barruari ere, noski, bizitza emateko ilusioa eta ahalegin haundia egin da gure herrian», azaldu dute. Horregatik, deia luzatu diete herriko emakumeei, bazkide egiteko eta proiektua babesten jarraitzeko.

 

Bazkide izatea doakoa da

Emakumeon Etxeko bazkide izateak abantaila ugari ditu, bazkideei ekintzetan parte hartzeko aukera ematen dielako eta, gainera, proposamenak eta ekarpenak ere egin daitezke.

Bestalde, bazkide izatea doakoa da eta erraz egin daiteke prozesua. Izena emateko, formulario hauxe bete behar da: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfO5JdCsUedXCWCLFXHB1n35-3313ar03LI2N9f_moHQNiw0A/viewform. Bertan eskatzen dira izena, abizenak, helbidea, jaiotze-data, telefonoa eta emaila.  Dagoeneko 43 emakumek eman dute izena eta aukera dute, nahi dutenek, bazkide egiteko.

 

Plan estrategikoa, 2022an

Berehala irekiko dute Emakumeon Etxea, eta herritarrak parte hartzera eta bazkide izatera animatu dituzte. «Herri honetako eragile berria eta garrantzitsua da Emakumeon Etxea». Horrez gain, datorren urtean garatuko dute plan estrategikoa, eta bazkide guztien artean egingo dute. Horren gaineko edozein zalantza argitzeko helbide honetara idatzi daiteke: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!