Odol ematea gaur, Herri Eskolan, eta hitzordua goizean hartu behar da

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 00:00

Astigarragako Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta, gaur, astelehenean, 16:30etatik 20:30etara odol ematea egingo da Astigarragako Herri Eskolaren aretoan. Oraindik ere beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea, jendetzarik ez sortzeko. Gaur bertan, goizez, 08:30etatik 14:30etara, telefono-hitzordua jarri behar da 943 00 78 85 zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!