Astigarragako Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta, bihar, astelehenean, 16:30etatik 20:30etara odol ematea egingo da Astigarragako Herri Eskolaren aretoan. Oraindik ere beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea, jendetzarik ez sortzeko. Bihar bertan, goizez, 08:30etatik 14:30etara, telefono-hitzordua jarri behar da 943 00 78 85 zenbakian.