Odola emateko aukera etzi, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Odola emateko zita jarri dute Astigarragako odol emaileek, Gipuzkoako odol emaile eta Astigarragako Udalarekin lankidetzan. Astelehenean izango da, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitartean. Hala ere, aurrez hitzordua hartu behar dela jakinarazi dute antolatzaileek, telefono honetara deituta: 943 00 78 58. Astigarragako Herri Eskolako Aretoan izango da, «hauteskundeen botoa emateko sartzen garen atetik». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!