Harituz

Aretoa beteta, etxeko zaintzaileen egoera hobeto ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00
Bete egin zen Kontxaeneako aretoa, Saioa Garmendiaren hitzaldirako.

Harituz elkarteak antolatuta, Zaintzaileak zainduz hitzaldia eskaini zuen Saioa Garmendiak asteartean, Kontxaenean, etxeko zaintzaileen egoera ikusarazteko, eta haiei laguntzeko irtenbideak bilatzeko. Eta bete egin zen, osasunaren segurtasunerako ezarri zuten aforoa, zaintzaile astigartarraren azalpenak entzuteko.

Orain, tailer bat ere antolatuko du Harituzek, Saioa Garmendiak berak eskainiko duena, zaintzaileei eskainita. Besteak beste, elkarrekin esperientziak konpartitu, barruko sentimenduak askatu, eta ezagutzak elkarbanatzeko espazio bat izango da. Saioen datak ez dituzte zehaztu oraindik, izena ematen dutenen eta pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango baita. Parte hartu nahi duenak, izena eman dezake familiamadejas@gmail.com helbide elektronikoan, edo 630 678 474 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!