Sukaldaritza tailerra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 18a, 00:00

Gaur osteguna, sukaldaritza tailerra eskainiko da kultur etxe zaharreko areto nagusian. Bi orduko saioa izango da, goizeko 09:30etan hasita, eta bertan zizka-mizkak egiten ikasiko dute; bazkari edo afari berezi baterako pintxo hotz bereziak. Tailerra Arrate Imaz Arinek emango du eta doakoa izango da. AEK-k antolatutako Zilegi Eskolen saioen barruan antolatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!