Etxeko ateak zabalik, Gurutzeta Sagardotegiak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 18a, 00:00

Gaur irekiko da Gurutzeta Sagardotegia, eta asteartetik igandera emango du aurten zerbitzua, bazkarietarako. Belaunaldiz belaunaldi jasotako tradizioaren goxotasuna eta egungo segurtasun neurriei esker, etxean bezala sentituko zara Gurutzetan, sagardotegi denboraldi honetan.

Aurten, asteartetik igandera irekiko da, 13:30etatik 17:30etara, bazkarietarako. Baina, horrez gain, bisita gidatua eta hamaiketakoa egiteko aukera ere bada 12:00etan, aurrez erreserba eginda.

Bestelako berrikuntzak eta ohiko aukerak ere ez dira falta: betiko menu tradizionala; 24 euroko menu murriztua astearte, asteazken eta ostegunetan; edota bakailaoa saltsan edo xapoa, enkarguz.

Launaka eta eserita gozatu beharko da aurtengo sagardotegi denboraldiaz, baina sagardo berria probatzeko aukera izango da botila garden eta pitxarrei esker; bai Gorenak, eta baita Euskal Sagardoa Jatorri Deiturakoa ere. Eta ez galdu aukera kupela gustukoenaren alde botoa eman, eta otordua doan irabazteko!

Aforoa murriztu den honetan, egin erreserba tokirik gabe geratu baino lehen!

Gurutzeta Sagardotegia
Oialume Bidea 63
20115 Astigarraga

Tlf: 943 55 22 42
www.gurutzeta.com
gurutzeta@gurutzeta.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!