Erribera kulturgunean, Hackerrak antzezlana estreinatu zen larunbatean. Neurrien barruan, aretoa bete zen eta jendeak ederki pasa zuen Belen Cruz, Patxi Perez eta Olatz Beobide hernaniarraren lanarekin. Robotika, adimen artifiziala, datuen lapurreta masiboa, cookieak edota algoritmoak bezalako kontuak taularatu zituzten, Nomofobikak konpainiaren lan berrian, umorez eta musikaz beteta.