Sukaldaritza tailerra ostegunean, Kontxaenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 00:00

AEK-k antolatutako Zilegi Eskola saioak, sukaldaritza landuko du oraingo honetan. Hori horrela, ostegun honetan, sukaldaritza tailerra egingo dute Kontxaenean, areto nagusian hain justu. Bi orduko saioa izango da, goizeko 09:30etan hasiko dira, eta bertan «zizka-mizka bat egiten ikasiko dute parte hartzaileek. , bazkari edo afari berezi baterako pintxo hotz bereziak». Tailerra Arrate Imaz Arinek emango du, eta doakoa izango dela jakinarazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!