Hirigintza Aholku Batzordeak bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan, Hirigintza Aholku Batzordearen lehen saioa egingo da, Astigarragako Herri Eskolako areto nagusian. Saio honetan, Hirigintza Batzordeko informazio gehiago emango da, eta Udalak laster abiatuko duen Plan Orokorraren berrikuspenaren inguruan ere hitz egingo dela azaldu du, Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!