Bere 15garren urteurrenean, Sagardoetxea barrutik ezagutzeko bisita gidatuak jarri dituzte martxan, otsailean zehar. Hileko lau igandeetan izango dira, eta igande honetan izango dira hirugarren bisitak, ordutegi honetan: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Doakoa da bisita gidatuetan parte-hartzea, baina aldez aurretik egin behar da erreserba: 943 55 05 75 telefonoan, edota info@sagardoetxea.eus helbide elektronikora idatzita.