Erribera kulturgunean izango da gaur, Hackerrak antzezlanaren estreinaldia, Nomofobikak konpainiaren eskutik. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta Erriberan bertan erosi daitezke sarrerak: helduek 8 euro, eta adin txikikoek 4 euro. Hiru aktore dira antzezlaneko protagonista, eta lan faltagatik, parte hartuko dute robotika aztertzeko adimen emozionaleko proba batzuetan.