Antzerkia

Sarrerak salgai, bihar 'Hackerrak' ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 00:00

Erriberan estreinatuko dute Nomofobikak konpainiaren antzezlan berria, 19:00etan. Sarrerak, Erriberan
edo internet bidez.

Erribera kulturgunean estreinatuko du Nomofobikak antzerki konpainiak, bere antzezlan berria: Hackerrak. Bihar izango da hori, arratsaldeko 19:00etan hasita. Eta sarrerak, eskuragarri daude Erriberan bertan, edo internet bidez, astigarraga.eus web orriko Sarrerak erosi atalean. Helduen sarrerak 8 euro dira, eta 4 euro adin txikikoenak.

Ana Perezek zuzendu du antzezlana, eta hiru aktore igoko dira taula gainera: Belen Cruz, Patxi Perez eta Olatz Beobide. Hiru aktoreren azalean ariko dira: lan falta dela eta, onartuko dute robotika aztertzeko adi­men emozionaleko proba batzu­etan parte hartzea. Baina probak egin ahala, arituko dira hacker komando bat sortzeko beharraz, edota oso lodia den interneteko kablea mozteaz.

Hortaz, robotika, adimen artifiziala, datuen lapurreta masiboa, cookieak edota algoritmoak bezalako kontuak ekarriko dituzte taula gainera, Nomofobikak konpainiaren lan berrian. Duela lau urte, Sarean kateatuak webserie eta ikuskizuna sortu zuen, 120 emanaldi baino gehiago eskainita. Orain, «umorez eta musikaz betetako ikuskizuna» prestatu dute, «berriro ere ziria sartzeko prest». Eta Erribera kulturguneko areto nagusia izango da aurreneko eszenatokia, bihar arratsaldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!