Bilketa maiztasuna haunditzeko furgoneta ibiltaria, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 10a, 00:00
Barandiaran Plazan egongo da furgoneta ibiltaria, hilabeteko bigarren eta azken ostiralean.

San Markoseko Mankomunitateak gaikako bilketa zerbitzua haundituko du, eta Astigarragaren kasuan, furgoneta ibiltaria jarriko da hilabeteko hainbat ostiraletan. 

Gaikako zerbitzua indartuko du San Markoseko Mankomunitateak. Gainera Astigarragaren kasuan, furgoneta ibiltaria, Barandiaran Plazan egongo da, hilabeteko bigarren ostiralean, arratsaldeko 16:00etatik 19:15etara eta hilabeteko azken ostiralean, 09:00etatik 12:00etara. Ergobian berriz, hileko azken ostiralean egongo da furgoneta, goizeko 12:10etatik 12:45etara. 

Furgonetan biltzen diren hondakinak
Honako hauek dira, Astigarragako furgoneta ibiltariak biltzen dituen hondakinak: Sukaldeko olioak; Pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak...; lanparak eta fluoreszenteak; etxetresna elektriko txikiak; telefono mugikorrak; garbiketarako produktu kimikoak; termometroak; informatikako materiala: monitoreak, teklatuak... pilak eta bateriak; aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak... (beraien ontzi hutsak ere bai); automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak... kamerak eta argazkilaritza-materiala; erradiografiak; herbizidak eta intsektizidak; inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak; jostailu elektriko eta elektronikoak; CDak, DVDak... 
Bilketa egutegi eguneratua hemen aurkitu daiteke: https://labur.eus/YpiRF. Etxeko hondakin arriskutsuen gaineko bilketaren informazioa berriz ondoko esteka honetan aurkitu daiteke: https://labur.eus/CAkne. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!