Dagoeneko aurkeztu daitezke eskaerak, Apeztegi plazako lehenengo zenbakiko etxebizitzetarako. 5 etxebizitza zozketatuko dituzte, beheko solairukoak, eta informazio guztia eskuragarri dago Udalaren webgunean. Dokumentazioa eta eskabideak udaletxean aurkeztu behar dira eta horretarako azken eguna da otsailaren 26a.