Sukaldaritza tailerra 18an, Arrate Imazekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 8a, 00:00

Sukaldaritza tailerra egingo dute otsaileko Zilegi Eskolan, AEK euskaltegiak eta Astigarragako Udaleko Euskara Sailak antolatuta. Datorren astean izango da, otsailaren 18an, 09:30etan Kontxaenean (kultur etxe zaharrean). Arrate Imaz Arinen eskutik, bi orduko saioa egingo dute, zizka-mizkak egiten ikasteko: bazkari edo afari berezi baterako pintxoak. Doakoa izango da, baina parte hartzeko, izena eman behar da aurrez: Erribera kulturgunean, edota zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!