Mantentze lanak egin dituzte Erribera kulturguneko liburutegian, eta lan horiek bukatuta, zerbitzu guztiak martxan daude berriro: bertan ikasi edo lanak egin, ordenagailuak erabili, liburuak maileguan hartu, bertan irakurri... Eta zabalik dago haurren txokoa ere: 10 pertsona egon daitezke gehienez (haur bakoitza heldu bakarrarekin), eta jendea zain dagoenean, ezingo da 15 minutu baino gehiago egon barruan. Gainera, altzari berriak jarri dituzte liburutegian: sofak eta aulkiak, besteak beste.