Ipuin ordua gaur, liburutegi berrituan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 4a, 00:00

'Zer behar da?' ipuina kontatuko du Lur Kortak, 17:00etan eta 17:45etan.

Bukatu dituzte mantentze lanak, Erribera kulturguneko liburutegian; eta dagoeneko erabilgarri daude zerbitzu guztiak. Horietako bat da haurren txokoa; eta hain justu, hitzordu berezia daukate haurrek gaur, liburutegian, ipuin orduarekin. Gianni Rodariren Zer behar da? ipuina kontatuko du Lur Kortak, 4 urtetik gorako haurrentzat, bi saiotan: arratsaldeko 17:00etan eta 17:45etan. Ipuinak azaleratzen du, zerbait haundia lortzeko, askotan nahikoa dela zerbait oso txikia. Hitzak jostailu poetiko eta adimentsu bilakatzen ditu Rodarik, ipuinean.

15 haur egon daitezke saio bakoitzean, eta aldez aurretik eskatu behar dira gonbidapenak, liburutegian. Musukoarekin egon beharko dute haurrek bertan, eta gurasoak ezingo dira sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!