Jose Maria Iparragirre oroitzeko kontzertua eskaini zuen larunbatean Eragiyok abesbatzak. Astigarragako ahots grabeen abesbatza lehen aldiz aritu zen bakarka Erriberan eta, musikari eta kantari urretxuarraren oroimenez, emanaldi apartaz gozatzeko aukera izan zen.