Urteko kuota ordaintzeko hitzordua, Galtzaurreko bazkideek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 28a, 00:00

Galtzaurrek, Jubilatuen eta Pentsionistaren Etxeak, helarazi du urteko kuota ordaintzeko aukera egongo dela otsailaren erdialdetik aurrera; zehazki, hilaren 15etik aurrera. «Elkartera etorri eta ordainketa egiterakoan, koronabirusari aurre egiteko neurriak errespetatu beharko dira. Garrantzitsua delako besteengan pentsatzea», zehaztu dute. Kuota ordaindu behar dutenek astelehenetan edo ostegunetan egin beharko dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!