Bihar, 'Emakumeen indarra' tailerra

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 27a, 00:00

Astigarragako Udalak eta AEKk hainbat ekintza antolatu dituzte urtarrilerako. Zilegi Eskolen saioen programazioaren baitan, Emakumeen indarra izeneko tailerra egingo dute bihar Kontxaenean (kultur etxe zaharrean), arratsaldeko 18:30etan. Hilaren 21ean ikastaro honen lehenengo saioa egin zuten eta biharkoa bigarrena izango da. Assumpta Ayerdi eta Nagore Legarreta izango dira ikastaroko gidariak eta, honetan, deboluzio tailerra landuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!