Larunbatean bokadiloak banatuko ditu etxez-etxe Zipotza kultur elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 25a, 00:00

Zipotza kultur elkarteak datorren larunbatean, hilak 30, bokadiloak, razioak eta etxeko postreak egin eta etxez-etxe banatuko dituzte. Eskatzeko Zipotzara deitu behar da 943 47 71 55 telefono zenbakira. Itxiera perimetrala dela eta ahalegin bereziak egingo dituzte hemendik aurrerako egoera berrietara egokitzeko eta laguntza ere eskatzen dute. «Denon ardura da, Zipotza zutik mantentzea, erakuts dezagun eta erabil dezagun guztiok gehiago. Edozein kezka, duda, proposamen... ongi etorriak izango dira. Aupa zuek, aupa gu, aupa Zipotza!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!