Mila Espiga eta Santi Ugalde gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 23a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, zita dute astigartarrek Erribera kulturgunean, Turisteando antzerkia eskainiko baita.

Trapu zaharra konpainiaren eskutik, Santi Ugalde eta Mila Espigak, Turisteando umorezko antzerkia eskainiko dute gaur arratsaldeko 19:00etan hasita, Erribera kulturgunean.

 

Gaztelaniazkoa da antzerkia, eta bidaia agentzia baten promozio kanpaina baten kontakizunak taularatzen dira.

«Bidaia birtualak bakoitzak bere nahierara sortuak. Kalean jarritako promozio standean etxekoandre bat sarituko dute itsas bidaia birtualarekin eta zuzenean antolatuko dute, une horretan emakumearen fantasia guztia askatuko dira».

Nahitaezkoa da musukoarekin bertaratzea, eta segurtasun distantziak erabiliko dira ikusleen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!