Heziketa digitalari buruzko hitzaldia laster

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 22a, 00:00

Otsailaren 3an, heziketa digitalari buruzko hitzaldia eskainiko da arratsaldeko 18:00etan, Erriberan.

Datorren hilabeteari hasiera emateko, otsailaren 3an, heziketa digitalari buruzko hitzaldia eskainiko da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Antolatzaileek azaldu dute, helburua haurrek ikastolan erabiltzen dituzten tresna informatikoen inguruko informazioa eskaintzea dela familiei, hau da, Google drive, Gmail, Google Classroom eta Meet, besteak beste. 
Horrez gain, smartphone eta tableten erabilera eta online etxeko lanei buruzko zalantzak ere argituko dira. 

Izen ematea, datorren astelehenean 
Heziketa digitalari buruzko hitzaldira bertaratzeko, aurrez izena eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta apuntatzeko azken eguna datorren astelehena izango da. 
Informazio gehiago nahi izanez gero, Erribera kulturgunera bertaratu, eta bertan eskatu daiteke. 

Unean uneko informazioa, 'Whatsapp'ez  
Kultur agendari edo hitzaldi honi buruzko unean uneko informazio gehiago lortzeko, Whatsapp bidez eskatu daiteke: 636 890 159 zenbakira idatziz.
Aforo mugatua egongo da, musukoa derrigorrezkoa izango da, eta sarrerak eta irteerak kontrolatuko dira, beste hainbat neurri prebentiboren artean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!