Bihar arratsaldeko 19:00etan, Turisteando antzerkia ikusteko aukera izango dute astigartarrek. Erribera kulturgunean izango da, eta sarrerak 8 euro balio du helduentzat, eta 4 euro txikientzat. Santi Ugalde eta Mila Espiga dira protagonistak, eta gaztelaniazko antzerki bat da.