Barrez lehertzeko antzerkia, Santi Ugalde eta Mila Espigarekin etzi Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 21a, 00:00

'Turisteando' antzezlana kalean ere eskaini da.

Trapu zahar konpainiaren eskutik, 'Turisteando' antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute Astigarragan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Santi Ugalde eta Mila Espigak barrez lehertzeko moduko antzerkia eskainiko dute etzi larunbatean, Astigarragan. Turisteando izeneko gaztelaniazko antzezlan hau, Trapu zaharra konpainiaren eskutik sortutakoa da. Bertan, bidaia agentzia baten promozio kanpaina bat egiten da, «bidaia birtualak bakoitzak bere nahierara sortuak».  
Etxekoandre bat sarituko dute itsas bidaia birtual batekin eta bertan bidaia hori zuzenean antolatuko dute. Bere fantasia guztiak askatuko dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak. Umorea da protagonista nagusia.
Helduek 8 euro ordaindu beharko dute sarrera, txikiek aldiz 4 euro.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!