Ene Kantak emanaldia, urtarrilaren 31n

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 20a, 00:00

Ene Kantak emanaldia urtarrilaren 31n egingo da Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera emanaldiari, eta sarrerak 3 euro balio du txikientzat, eta 6  euro helduentzat. Urtarrilaren 25ean 09:00etan jarriko dira sarrera berriak salgai, internet bidez eta arratsaldeko  16:00etatik aurrera Erriberan. 17rako sarrerak erosi zituztenei dirua itzuliko zaie. Erriberan erosi zutenek harrerara joan behar dute jasotzera. Bibe plataforman erosi dutenek berriz, zuzenean jasoko dute dirua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!