Galtzaur Jubilatuen elkartearen hausnarketa jardunaldia egingo da bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 19a, 00:00

10:00etatik 12:30etara egingo da eta urteko Batzar Orokorrean aurkeztuko dira bertatik irtengo diren emaitzak.

2020ko otsailetik, Astigarragako Udala, Bat, Bi ta Hiru gizarte-berrikuntzako aholkularitzarekin eta Galtzaur elkarteko Zuzendaritza Batzordearekin batera, Astigarragako jubilatuen eta Pentsiodunen Udal Zentroaren (Galtzaur) inguruko gogoeta prozesu bat burutzen ari da.


Prozesu horretan, funtsezko bi puntu jorratzen ari dira: Elkartearen egungo egoera eta etorkizunerako hobekuntza proposamenak sortzea.
Horretarako, eta bazkideek gaur egun elkartea nola hautematen duten jakiteko, zenbait ekintza egin dira. Horien artean, inkesta bat bidali zen posta arruntaz, bazkideen iritzia jakiteko.


Erantzunak jaso eta aztertu dira eta ateratako ondorioen berri eman eta horien inguruan hausnartzeko Gogoeta Jardunaldi bat antolatu da. Bertan, inkestaren erantzunak azalduko dira eta elkartearen etorkizunerako proposamenak egingo dira.


Bihar egingo da hausnarketa jardunaldi hau Erribera kulturguneko Auditorioan, 10:00etatik 12:30etara. Hausnarketa jardunaldi honen emaitzak urteko Batzar Orokorrean aurkeztuko dira.


Garrantzitsua da ahalik eta bazkide kopuru handiena bertaratzea, iritzia ezagutzeko eta elkartearen etorkizuna nolakoa izatea nahi den elkarrekin eraikitzeko. 

Gogoeta Jardunaldian parte-hartzeko izena eman behar da
Bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatziz edo 625 023 696 telefonora deituz.
Covidaren aurkako neurriak uneoro ziurtatuta egongo dira eta astigartarrak parte-hartzera animatzen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!