'Natural Harmony' eta 'Emakumearen indarra' tailerrak, Zilegi Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 19a, 00:00

Etzi hasiko dira kulturetxe zaharreko areto nagusian goizeko 09:30etan eta arratsaldeko 18:30etan, hurrenez hurren.

Urte hasiera honetarako ere AEK-k plangintza berezia antolatu du. Oraingo honetan Zilegi Eskolako saioak egingo dituzte, bi egunetan. Batetik, Natural Harmony klasea izango dute etzi, ostegunean, 09:30etan, kulturetxe zaharreko areto nagusian. Bestetik, etzi eta urtarrilaren 28an Emakumeen indarra izeneko tailerra egingo da. Bi saioak, bai etzikoa eta bai urtarrilaren 28koa arratsaldez, 18:30etan egingo dira.

Pilates, yoga eta tai chi-a uztartzen dira 'Natural Harmony'-n
Aipatu moduan, Natural Harmony da pilates, yoga eta tai chi-a uztartzen dituen ariketa fisikoa. Helburua da oreka fisikoa eta emozionala lortzea, eta herritarrek dinamika horretan parte hartzeko aukera izango dute etzi. Goizez izango da, 09:30etan, Maider Calvorekin.

Bestetik, Emakumeen Indarra izeneko tailerra egingo da. Bi saio izango dira guztira: «hausnarketa saioa», etzi, 18:30etan; eta «deboluzio tailerra», hilaren 28an, ordu berean. Bi saioak kulturetxe zaharreko areto nagusian burutuko dira, Assumpta Ayerdi eta Nagore Legaretaren eskutik. Saioak doakoak eta euskeraz egingo dituzte. Izena eman behar da zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo, aurrez aurre,  Erribera kulturgunean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!