Animalien Udal araudiaren bigarren saioa, bihar izango da Herri eskolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 19a, 00:00

18:00etan hasiko da eta «udalerrian bizi diren txakurrei dagokionez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutu nahi dira».

Astigarragako Udalak animalien araudia berrikusteko herritarrekin egiten dabilen prozesuaren bigarren bilera irekia bihar izango da, arratsaldeko 18:00etan, Herri Eskolako Areto Nagusian Pasa den astean egitekoak ziren, baina Udalak eta Aztikerrek, astebete atzeratzea erabaki zuten,  «komunikazio aldetik guztia ondo prestatzeko eta deialdia ondo egiteko, eta saiorako beharrezko euskarri guztiak ondo prestatzeko» argudiatuz. 

Astigarragako Udalak txakurren araudiaren berrikuspena egiteko prozesu bat abiatu du, «udalerrian bizi diren animaliei eta bereziki txakurrei dagokionez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutu nahi dira, eta berau hobetzeko gakoetan sakontzea izango da helburu nagusia» azaldu du. 

Parte hartzeko izena eman behar da 
Biharko saioan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, bizi den osasun alarma dela eta. Izena emateko, alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi daiteke, edo telefonoz, alkatetzara deituz 943 33 52 40. Aztikerrera ere deitu daiteke: 608 018 512.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!