'Turisteando' antzerkia ikusteko aukera asteburu honetan astigartarrek, Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 18a, 00:00
Santi Ugalde eta Mila Espiga izango dira protagonistak. Argazkia: Trapu zaharra.

Asteburu honetan Trapu zahar konpainiaren eskutik, Turisteando antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute Astigarragan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Erriberan. 

Santi Ugalde eta Mila Espigak barrez lehertzeko moduko antzerkia eskainiko dute asteburu honetan, Astigarragan. Turisteando izeneko gaztelaniazko antzezlan hau, Trapu zaharra konpainiaren eskutik sortutakoa da. Bertan, bidaia agentzia baten promozio kanpaina bat egiten da, «bidaia birtualak bakoitzak bere nahierara sortuak».  Helduek 8 euro ordaindu beharko dute sarrera, txikiek aldiz 4 euro.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!