Bihartik martxan adinekoen gimnasia ikastaroa, eta etzi berriz ttipi-ttapa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 18a, 00:00
Ikastaro eta jardueretan azpitaldeak egingo dira, helduen segurtasuna bermatzeko.

Adinekoen gimnasia ikastaroa bihartik jarriko da martxan, eta ttipi-ttapa jarduerari berriz etzi emango zaio hasiera. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Astigarragako kiroldegian. 

Urtearen lehenengo hilabetearekin batera, hastear dira adinekoen gimnasia ikastaroak eta noski ttipi-ttapa jarduera. Adinekoen gimnasia ikastaroa bihar hasiko da, eta ttipi-ttapari etzi emango zaio hasiera. 
Bi jardueren kasuan egun bakarrean eman ahal izango da izena, eta bigarren egunerako interesa dutenek, plaza libreak dauden ziurtatu arte itxaron beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, «ahalik eta pertsona kopuru haundienari parte hartzeko aukera emateko» gehituz. 

Bihar, gimnasia ikastaroa 
Bihar hasiko da ikastaro hau, eta asteko bi egunetan izango da: asteartea eta osteguna, goizeko 10:30etatik, 11:30etara bitartean. Gehienez 10 parte hartzaile egongo dira saio bakoitzean. Astean egun bakarra egiten bada, 5 euro ordaindu beharko dira hilabetean, eta bi egun egiten badira berriz, 10 euro. 
Hainbat segurtasun neurri hartuko dira kontutan, «saio guztietan musukoa jarrita izatea derrigorrezkoa da, eta parte hartzaileen artean azpitaldeak egingo dira. Erabiltzen ez den materiala ez da partekatuko eta «dena desinfektatuko da». Behin taldea osatuta, kiroldegian elkartuko dira. 

Ttipi-ttapa jarduera, etzitik
Etzi emango zaio hasiera Ttipi-ttapa jarduerari, eta hau ere asteko bi egunetan izango da, asteazkena eta ostirala, goizeko 10:30etatik 11:30etara. 
Gehienez 12 parte hartzaile egongo dira, eta 6ko bi taldeetan banatuko da jarduera. 
Segurtasun neurriak ere hartuko dira noski, «nahitaezkoa izango da saio guztietan musukoa eramatea, eta ez da kirol materialik erabiliko ezta partekatuko». 
Joseba Barandiaran plazan elkartuko dira, eta bertatik irtengo dira, monitorearekin. Jarduera amaitzean, plaza berdinera itzuliko dira, eta bertan amaitutzat emango da saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!