Heziketa digitalari buruz, hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 16a, 00:00

Astigarragako Udalak urtarrilerako antolatutako kultur-agendaren baitan hitzaldia eskainiko dute otsailaren 3an. Hezkuntza digitala izango dute hizpide, eta saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Helburua da haurrek ikastolan erabiltzen dituzten tresna informatikoen gaineko informazioa eskaintza familiei. Tresna horien artean daude Google drive, Gmail, Google Classroom edota Meet. Gainera, Smartphone eta tableten erabilerari buruz ere arituko dira, eta online etxeko lanei buruz zalantzak argituko dituzte. Izena emateko epea urtarrilaren 25 arte egongo da zabalik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!