Astigarragako AEK-k hainbat tailer antolatu ditu urtarrilerako

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 16a, 00:00

Zilegi Eskola saioak antolatu ditu Astigarragako AEK euskaltegiak. Hiru saio izango dira denera: urtarrilaren 21ean bat eta 28an, aldiz, bi.

Urte hasiera honetarako ere AEK-k plangintza berezia antolatu du. Oraingo honetan Zilegi Eskolako saioak egingo dituzte, bi egunetan. Batetik, Natural Harmony klasea izango dute hilaren 21ean, datorren ostegunean, 09:30etan, kultur-etxe zaharreko areto nagusian. Bestetik, urtarrilaren 28an Emakumeen indarra izeneko tailerra egingo da. Horrek bi saio izango ditu: goizez, 09:30etan; eta arratsaldez, berriz, 18:30etan.

 

Ariketa fisikoa egingo dute, hilaren 21ean

Aipatu moduan, Natural Harmony da pilates, yoga eta tai chi-a uztartzen dituen ariketa fisikoa. Helburua da oreka fisikoa eta emozionala lortzea, eta herritarrek dinamika horretan parte hartzeko aukera izango dute datorren astean. Goizez izango da txanda, 09:30etan hasita.

Hilaren 21erako eta 28rako, aldiz, Emakumeen indarra izenburuko egitasmoa antolatu dute. Bi saio izango dira, guztira: hausnarketa saioa urtarrilaren 21ean, 18:30etan; eta deboluzio tailerra hilaren 28an, ordu berean. Bi saio horiek ere kultur etxe zaharreko areto nagusian egingo dituzte, Assumpta Ayerdi eta Nagore Legarretaren eskutik.

Saio guztiak euskeraz egingo dituzte eta doakoak dira. Izena eman behar da zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edo, aurrez aurre,  Erribera kulturgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!