Astiko elkartea

Astikoren beste 50 saskiak, zozketatuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 15a, 00:00
Saritutako txartelak ezkerrean, eta jasotako guztiak eskuinean.

Gabonetako 100 saski banatu ditu elkarteak, bezeroen artean: erdia txartelen bitartez zuzenean, eta beste erdia zozketa bidez. 

Opariz betetako Gabonak izan dira hauek, Astiko elkarteko taberna eta denden bezeroentzat. Izan ere, 100 saski banatu ditu Astikok guztira, establezimendu horietan kontsumitu duten herritarren artean, Guztion Gabonak kanpainaren barruan.

Horietatik, erdia banatu dituzte zuzenean, harraskatu eta irabazi txartelen bitartez. Abenduaren 23tik 4ra bitarte, 15.000 txartel banatu zituzten herriko establezimenduetan, bertan ero­si edo kontsumitu dutenen artean. Horrela, saria zuten txartelak jaso zituztenek, zuzenean eskuratu zuten saski bana.
Baina txartelean saririk ez zuenak, bigarren aukera bat ere izan du, saskia eskuratzeko. Izan ere, izen-abizenak eta telefonoa idatzi zituzten txarteletan, eta kutxa batean sartu zituzten, zozketan parte hartzeko. Egun hauetan egin dute zozketa, eta horrela, banatu dituzte beste 50 Gabonetako saskiak, herri­taren artean.

Saskia tokatu zaienek, deia jaso dute egun hauetan

Zozketa bidez saskia tokatu za­ie­nei, egun hauetan deituko diete Astiko elkartetik, jakinarazteko. Eta bihartik aurrera jaso ahal izango dute saskia, txartela jaso zuten establezimenduan.

Horrela, herriko 26 establezimendutan banatuko dituzte 50 saski horiek: Amalei estetika zentroa, Astihortz, Beti-goxo, Bukoi taberna, Coviran Isa, Ekaitz taberna, Eroski City, Ezpela naturdenda, Gnomos paperdenda, Ibai Lur jatetxea, Ikatza taberna, Kaizoku taberna, Kixkur ileapaindegia, Kizki taberna, Kos fisioterapia eta akupuntura, Kris Auzmendi ileapaindegia, Kupela taberna, Laket taberna, Maieko ileapaindegia, Merke azoka, Valella okindegia, Pastoriza taberna, Sagartxo taberna, Troya jatetxea, Yoss ileapaindegia, eta Zubitxo frutadenda.

Partehartzaileei, eskerrak

Saridunak zoriondu nahi izan ditu Astiko elkarteak, eta era berean, eskerrak eman dizkie Gabonetan zehar Astigarragan erosi eta kontsumituta zozketan parte hartu duten guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!