'Zazpi antxumeak' gaur, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 14a, 00:00

Gaur arratsalderako ipuin ordua antolatu dute Erriberako liburutegian: Zazpi antxumeak ipuina kontatuko du Lur Kortak. Hamabosna haurrentzako bi saio eskainiko dira gaurkoan: lehena arratsaldeko 17:00etan, eta bigarrena 17:45etan. Gonbidapenak aurrez eskatu behar dira liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!