Hilaren 31ra atzeratu da, Ene Kantak taldearen emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 13a, 00:00
Urtarrilaren 31n izango da Ene Kantak taldearen emanaldia.

Igande honetarako, Ene Kantak emanaldia zegoen antolatuta Erribera Kulturgunean, baina urtarrilaren 31ra atzeratu da. Bihar berriz, Zazpi antxumeak ipuina kontatuko du, Lur Kortak. 

Iganderako zegoen antolatuta Ene Kantak emanaldia, etxeko txikiek asteburua ezin hobe amaitzeko asmoarekin. Hala ere, emanaldi hau atzeratu egin da, eta urtarrilaren 31n egingo da. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera emanaldiari, eta sarrerak 3 euro balio du txikientzat, eta 6  euro helduentzat. 

Sarrerak, urtarrilaren 25ean  
17rako sarrerak erosi dituztenei dirua itzuliko zaiela adierazi du Astigarragako Udalak eta azaldu dute, Erriberan erosi dutenek harrerara joan behar dutela dirua jasotzera. Bibe plataforman erosi dutenek berriz, zuzenean jasoko dute dirua. Urtarrilaren 25ean 09:00etan jarriko dira sarrera berriak salgai, internet bidez eta arratsaldeko  16:00etatik aurrera Erriberan.

Bihar, ipuin ordua
Bihar arratsaldean  Zazpi antxumeak ipuinari buruzko kontakizuna eskainiko du Lur Kortak. Bi saio izango dira, lehena arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta bigarrenari 45 minutu beranduago emango zaio hasiera, 17:45etan hain justu. Bi saioak lau urtetik aurrerako haurrentzat antolatu dira, eta antolatzaileek jakinarazi dute umeek musukoa jarrita eta gurasorik gabe egon behar dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!