Txakurren araudia berritzeko bilera, atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 12a, 00:00

Astigarragako txakurren araudiaren prozesuaren inguruan biltzekoak ziren gaurkoan, baina astebete atzeratu da, «komunikazio aldetik dena ondo prestatzeko, eta deialdia ondo egiteko eta saiorako beharrezko euskarri guztiak ondo prestatzeko». Saioaren data aste honetan argitaratuko da Kronikan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!