'Antzara eguna' liburuari buruzko irakurketa gaur Isabel Etxeberriak, eta etzi ipuin ordua liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 12a, 00:00
Isabel Etxeberriak gidatuko du gaur arratsaldeko saioa.

Gaur arratsaldeko 19:30etan, irakurketa kluba antolatu da Astigarragako Erribera Kulturgunean. Antzara eguna liburuari buruzkoa izango da gaurko saioa, eta Isabel Etxeberriak gidatuko du. 

Jadanik martxa hartuta du Astigarragako kultur agendak, eta gaur irakurketa kluba eskainiko da arratsaldeko 19:30etan hasita, Erribera Kulturgunean. 
Gaurko saioa, Harkaitz Cano eta Adur Larreak idatzitako Antzara eguna liburuaren ingurukoa izango da. Isabel Etxeberriak gidatuko du gaur arratsaldeko saioa, eta antolatzaileek jakinarazi dute, parte hartze irekia eta doakoa dela. 
Etzi ere, kultur agendari jarraipena emateko, ipuin ordua antolatu da. Bi saio izango dira,  hamabosna haurrentzako, lehena arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta bigarrena 17:45etan. Zazpi antxumeak ipuinari buruz jardungo du Lur Kortak. Biak 4 urtetik aurrerako haurrentzat dira eta hauek musukoa jarrita eta gurasorik gabe egon beharko dutela azaldu dute. 

Gonbidapenak, liburutegian 
Antolatzaileek jakinarazi dute gonbidapenak liburutegian aurrez eskatu behar direla.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!