Ezohiko bilera bihar, Tokiko Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 00:00

Ezohiko deialdian bilduko da bihar, Astigarragako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordea. Eguerdiko 12:00etan izango da, alkatetzan, eta honakoak landuko dituzte: Herri Eskola haunditzeko lanen aurreneko faseko obra proiektua idazteko kontratua esleitzeko irizpideak; Zarkumendegi eremuko Plan Partzialaren laugarren aldaketa, eta eremu hori urbanizatzeko obrak gauzatzeko hirigintza hitzarmena; eta dirulaguntza izendunak Andre Maria parrokiarentzat, alokairu sozialera bideratuko diren etxebizitzak egokitzeko obretarako, eta elikagaien eta beste behar sozial batzuen banaketarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!