'Antzara eguna' hizpide, biharko saioan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 00:00
'Antzara eguna' liburuaren azaleko irudia.

Bihar izango du Irakurketa Klubak, urte berriko aurreneko saioa. Eta oraingoan, Harkaitz Canok eta Adur Larreak idatzitako liburu bat izango dute hizpide: Antzara eguna. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Erribera kulturgunean, Isabel Etxeberriak gidatuta. Doakoa eta irekia da partehartzea. Bihar landuko duten liburuan, Santi Brouard pediatraren bizitza eta heriotza jorratu dute bi idazleek. 1984ko azaroaren 20an hil zuten tiroz, bere pediatria kontsultan, Julian Sancristobal Espainiako estatuko segurtasun idazkariaren aginduz; eta bere heriotzak zirrara haundia eragin zuen Euskal Herrian. Fikzioaren bidez bildu dituzte Larreak eta Canok, Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak, garai baten kontaketa marrazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!