Ikastaroen hiruhileko berria, gaurtik martxan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 11a, 00:00

Yogan eta joskintzan izena eman daiteke oraindik, Erribera kulturgunean, edota 943 33 50 64 telefono zenbakira deituta.

Aste honetan hasiko da kultur ikastaroen bigarren hiruhilekoa, Aste Santura bitartekoa, Erribera kulturgunean. Eta bi ikastarotan, izena emateko aukera dago oraindik: yoga eta joskintza ikastaroetan, hain justu.

Yoga ikastaroan, hiru talde daude aukeran, eta guztiek izango dituzte saioak astearte eta ostegunetan, baina ordutegi desberdinarekin: goizez  izango da bat, 09:30etatik 11:00etara; eta arratsaldez beste biak, 16:30etatik 18:00etara aurrenekoa, eta 18:30etatik 20:00etara bigarrena.

Joskintza tailerrak, berriz, talde bakarra izango du, eta ostegunean egingo dituzte saioak, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 20:30ak arte.

Bi ikastaroetan izena emateko, Erribera kulturgunera jo daiteke, edo deitu 943 33 50 64 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!