Astigarragako Udalak jakitera eman duenez, bihartik aurrera organikoaren eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko beharrezkoa izango da txartela izatea. Hori horrela, edukiontziak irekitzeko txartelik ez duenak, Udaletxeko hondakinen bulegoan jaso beharko du. Horretarako, aurrez hitzordua hartu behar da 900 102 838 telefono zenbakian edo astigarraga@astigarraga.eus helbidean.
Herritarrek badakitenez, organikoko edukiontzietan zuzenean edo poltsa konpostagarrietan sartuta utzi behar dira hondakinak, eta edukiontziak egunero ireki daitezke txartelarekin. Errefusaren edukiontziak, berriz, asteazkenetan soilik ireki daitezke 00:00etatik 23:59etara bitartean. Hondakin horiek ere zuzenean sartu daitezke, edo, organikoaren moduan, poltsa batean bota daitezke.