Erribera kulturgunean gaur, bi saiotan, Max Txikia txotxongilo -antzerkia eskainiko du 'Arenas en los bolsillos' konpainiak. 1-4 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua eta lehenengo saioa 17:00etan hasiko da, eta bigarrena, 18:30etan. Sarrerak 3 euro balio du adin txikikoentzat eta 6 euro helduentzat. Lan Honek Max sarietan haur eta familientzako ikuskizun onenaren sarirako izendapena jaso zuen.
Max desberdina da, hegats-hanka bat dauka. Egunerokoan bere helburu eta ametsetan mugatu egiten duen akatsa da, jakin gabe hain zuzen akats hori bera dela berezi egiten duena, munduan bakar.
Egun batean, bere irudimenean zeukan laguna gauzatu du berokiarekin, nahi gabe; edo beharbada bai, bazuen hori egiteko asmoa.
Hirugarren pertsonaia bat agertuko da, txatarrezko atalekin eraikitako txori bat; egiazko luma batekin egindako hegoa dauka. Hark adiskidetuko du Max bere akatsarekin, eta, horrenbestean, gainerako munduarekin.