'6000 metroan ere' dokumentala, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 26a, 00:00

Gaur jarriko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, Zipotza mendi taldearen eskutik. Doan da, baina sarrera eskuratu behar da.

Mendi irteerarik ez da izango, baina hitzordua jarri du Zipotza mendi taldeak, gaur arratsaldean, Erribera kulturgunean: 6000 metroan ere dokumentala eskainiko dute, 19:00etan hasita. Dokumentalak kontatzen du, Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere espedizioak Nepaleko Himalayan egindako ibilbide luzea, 2018ko urrian, Everest munduko tontorrik altuenaren ingu­ruan. 14-18 urte bitarteko 12 euskal mendizalek eta 9 xerpa gaztek hartu zuten parte, espedizio horretan.

Solasaldia ere egingo dute, dokumentala ikusi ondoren.

Doakoa izango da emanaldia, baina bertan egoteko, beharrezkoa da aldez aurretik sarrera eskuratu izana. Zipotzan eta Erriberan jarri zituzten eskuragarri astelehenean, eta oraindik sarrerarik geratuko balitz, horietan lortu ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!