Erriberara bisita bikoitza ETBk, 'Altsasu'rekin eta Gabon kantekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 24a, 10:54

Kulturgunean egin zuten 'Altsasu' telesailaren aurre-estreinaldia, eta Gabon kanta bat ere grabatu dute bertan.

Euskal Telebistaren bisita jaso du Erribera kulturguneak, behin baino gehiagotan, azkeneko asteotan. Izan ere, batetik, bertan egin zuen Baleukok, 'Altsasu' telesailaren aurre-estreinaldia, telesailean parte hartu duen taldearentzat. Erriberan izan ziren, beraz, telesaileko aktoreak, besteak beste. Abenduaren 6an izan zen hori, eta abenduaren 9an estreinatu zuen ETB1ek. Lau atalez osatutako telesaila da, asteazken gauero eskaini dutena; eta datorren asteazkenean emango dute azkeneko atala, 22:20etan. Aurrekoak ikusgai daude, eitb.tv webgunean.
Hurrengo egunean, berriz, Gabon kantei eskainitako saioa emango du ETB2k, Urte Zahar egunez. Eta horrekin ere, egin dute bisita Erriberara: bertan grabatu da, aurtengo Gabon kantetako bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!