'6000 metroan ere' dokumentala Erriberan abenduaren 26an, eta gaurtik sarrerak eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 21a, 00:00

Duela gutxi sortu zen Zipotza mendi taldea, eta bizi dugun osasun alarma dela eta ezin izan zuen lehen ibilaldia egin. Hala ere, taldeari hasiera emateko asmotan, abenduaren 26an 6000 metroan ere dokumentala jarriko dute. 

Astigarragako Zipotza Mendi  Taldea sortu berri da, eta talde honen sorrera ospatzeko asmotan, ibilaldi bat antolatu zuten, baina bertan behera gelditu zen Covid-19ak eragindako egoeragatik. Horregatik abenduaren 26an, 6000  metroan ere dokumentala jarriko dute. Taldearen sorrera ospatzeko, edo nolabaiteko hasiera bat emateko. 
Erribera kulturgunean jarriko dute dokumentala, arratsaldeko 19:00etan hasita. 
Gaurtik  «agortu arte», 6000 metroan ere dokumentala ikusteko sarrerak lortu daitezke, «musutruk», Erribera kulturgunean zein Zipotzan bertan. Aipatu moduan, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera dokumentalari eta behin amaituta, antolatzaileek solasaldi bat prestatu dute.
Urte bete prestaketetan aritu ondoren, Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere Espedizioa, Nepaleko Himalaiara abiatu zen 2018ko urriaren 10ean. Espedizioan, 12 euskal mendizale gazte eta 9 xerpa gazte, «denok bat eginik» ibilaldi luzea egin zuten, Txomolungma (Everes) munduko mendirik garaienaren inguruan. Euskal espedizio kideak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdikoak izan ziren, 14 urtetik 18 urte bitartekoak, hain zuzen.  
Zipotza Mendi taldeak, dokumentala ikustera animatu nahi ditu, astigartarrak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!